Sanagustin kulturgunea dantzaleku bilakatuko da igande iluntzean. Azken hilabeteetan igandez ari dira egiten dantzarako hitzordua, eta oraingoan ere hala izango da; 19:00etatik aurrera areto dantzak egiteko aukera izango dute herritarrek. Hain zuzen ere, ordu horretatik aurrera salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak entzun ahal izango dira Sanagustinen.