Eguraldia tarteko, ordu erdi atzeratuko dute San Fermin Txiki Eguneko entzierroa

Erredakzioa 2025ko uzt. 7a, 11:30

Euria ari duenez, 12:00etan beharrean 12:30ean botako dute suziria udaletxetik. 

Udaleku irekietako haurrek eta gaztetxoek San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute gaur, uztailaren 7a, baina eguraldia tarteko pixka bat atzeratuko dute txupinazoaren unean. Euria ari duenez, 12:00etan beharrean 12:30ean botako dute suziria udaletxetik. HH 4. mailatik LH 4. mailara arteko gaztetxoek Alde Zaharrean egingo dute entzierro txikia.

HH 2. eta HH 3. mailakoak, berriz, Sanjuandegin ospatuko dute San Fermin Txiki, 12:15ean hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide