Aurten San Fermin egunean eta, beraz, Iruñean lehen entzierroa egin duten egu berean, zuri-gorriz jantzita eta zezenik gabeko entzierroa korrituz ospatu dute beste behin beren San Fermin Txiki festa partikularra Azpeitiko udal udalekuetako umeek. Lanbro bizia zela eta, ordu erdi atzeratu dute hasiera, 12:30era, HH 4tik gorakoen ospakizuna; txikienek, berriz, Sanjuandegin izan dute berena.
Plazan elkartu dira nagusienak, eta handik abiatuta egin dute entzierroa, Enparan kalean behera eta Erdikalean gora, berriro plazara itzultzeko. Aurten ere ez dute animorik falta izan korrikalariek, etxekoak zein beste hainbat herritar zain izan baitituzte ibilbidean zehar.