Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz taldeek eztanda kolektiboa egin dute

Maddi Txintxurreta

Arkupehotsak egitasmoaren baitan, kontzertu kolektiboa eskaini zuten Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz taldeek. 

Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz taldeek kontzertuak eskaini zituzten pasa den zapatu gauean, Sanagustin kulturgunean, musikari gazteak ezagutzera agertu ziren herritarren aurrean.

Arkupehotsak egitasmoaren azken edizioan parte hartu duten taldeek gorpuztu zuten larunbateko ekitaldi kolektiboa, nork bere musika estiloa eskainiz: Rekiem Azpeitiko taldeak metal eta rock doinuak egiten ditu, Kitzikik, berriz, erromeria estiloko emanaldiak eskaintzen ditu. Karena taldeko kideek pop eta folk doinuak eskaintzen dituzte, eta Pertz, berriz, Zumaiako pop-rock taldea da.

Kontzertuetako argazki guztiak Kulturaz kooperatibaren artxibategi digitalean ikus daitezke.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide