Ziztu unibertsitate elkarteak bilera deitu du datorren astearterako

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 8a, 08:45

Sanjuandegiko autobus geralekua.

Azpeitiko Azoka Plazako lehen solairuko areto nagusian egingo dute bilera, 18:30ean hasita. Urola Kostatik Bilboko nahiz Leioako unibertsitateetara eskaintzen duten autobus zerbitzuaz arituko dira orduan.

Ziztu unibertsitate elkarteak bilera deitu du datorren astearterako, hilaren 15erako. Azkoititik, Azpeititik, Zestoatik eta Zumaiatik Bilboko zein Leioako (Bizkaia) unibertsitate publikoetara eta pribatuetara eguneroko autobus zerbitzua eskaintzen du elkarte horrek ikasleentzat eta langileentzat. Hain justu, zerbitzu horri buruzko azalpenak emango dituzte Azpeitiko Azoka Plazako areto nagusian 18:30ean hasita egingo duten bileran. 

Elkartea 2023an sortu zuten, Urola Kosta eta Debabarrena eskualdeetako zenbait udalerri Bizkaiko EHUren campusekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lotzeko asmoz. Zehazki, Gipuzkoako erdigunea Deustu, Sarriko, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta Leioako campusekin lotzen du Ziztuk. Iaz, gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Guztiok Mugituz saria jaso zuen elkarteak. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide