Aimar Zubizarreta eta Iakes Galarraga, Bilbon jokatu den fitness txapelketako irabazleak

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 8a, 09:48

Erresistentzia eta indar ariketak uztartzen dituen AthlonX txapelketa irabazi zuten Zainduz Azpeitia taldeko kirolariek, ibilbidea 33:42ko denboran bukatuta.

Aimar Zubizarretak eta Iakes Galarragak pasa zen zapatuan Bilbao Arenan jokatu zen AthlonX txapelketa irabazi zuten. Zainduz Azpeitia taldeko kirolariak azkarrenak izan ziren bikotekako kategorian, zirkuitua 33 minutu eta 42 segundotan osatuta. Guztira, 58 bikotek parte hartu zuten lehiaketan.

AthlonX fitness hibridoko txapelketak erresistentzia eta indar ariketak uztartzen ditu. Zapatuko jardunaldian, 4 kilometroko zirkuitua egin behar izan zuten kirolariek, ibilbidean hainbat ariketa fisiko osatuz, besteak beste, bizikleta estatikoa, burpee-ak eta pig flip erako altxaldiak. Bikotekako lehiaren kasuan, elkarrekin egin behar izan zuten zirkuitu osoa.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide