Udalak zortzi aparkaleku berri prestatuko ditu epaitegiaren ondoan

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 8a, 10:34

Aparkaleku berriak jarriko dituzten eremua. (Azpeitiko Udala)

Orain piboteekin itxita dagoen eremuan zortzi aparkaleku gehiago egingo ditu udalak. Aparkalekuak epaitegirako egongo dira erreserbatuta 07:30etik 17:00etara bitartean.

Epaitegiaren ondoan zortzi aparkaleku berri egingo ditu Azpeitiko Udalak. Orain arte, piboteekin itxita egon da aparkaleku berriak hartuko dituen eremua, baina gaur, asteartea, hasiko da erakundea seinaleak jartzen eta eremua pintatzen. "Egun gutxi barru" aparkalekuak prest egongo direla aurreratu du.

Aparkaleku berriak epaitegiko langileentzat egongo dira erreserbatuta 07:30etik 17:00etara bitartean. Ordutegi horretatik kanpo, edonork aparkatu ahal izango du horietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide