Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak astebete aurreratu du Getariatik Iñurritzara egingo duen ibilaldia. Hain zuzen ere, uztailaren 19an, larunbatez, egingo dute txangoa, hilaren 26an egin beharrean. Zabalik dago goiz pasarako izena emateko epea, eta interesatuek Baigeraren bulegora jo dezakete uztailaren 16ra bitartean.
Txangoaren egunean San Martin egoitzaren paretik aterako da autobusa, eta Getariara iritsita, Iñurritzako biotopora (Zarautz) joango dira partaideak oinez. Gero, Udaberri elkartean bazkalduko dute horiek. Ibilaldira eta bazkarira joan nahi dutenek hogei euro ordaindu beharko dute.