Irailean emango dituzten ikastaroen berri eman dute Azpeitiko KZgunearen arduradunek. Guztira, hamabi ikastaro emango dituzte, denak aurrez aurreko formatuan –Enparan dorretxeko egoitzan, beraz–; eta euskaraz.
Hauek dira irailean Azpeitiko KZgunean egin ahalko diren ikastaroak:
- Mekanografia. Ikasi hutsetik
- Hamar ordu.
- Irailaren 15etik 19ra, 18:00etatik 20:00etara.
-Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
- Hamalau ordu.
- Irailaren 22tik 30era, 16:00etatik 18:00etara.
- Editatu bideoak zure smartphonearekin
- Lau ordu.
- Irailaren 5ean eta 8an, 18:00etatik 20:00etara.
-Canva. Ikasi diseinatzen
- Sei ordu.
- Irailaren 17tik 19ra, 11:00etatik 13:00etara.
- Google Maps. Zure ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu
- Lau ordu.
- Irailaren 29an eta 30ean, 11:00etatik 13:00etara.
- Google kalkulu-orriak. Sortu eta editatu zure kalkulu-orriak
- Lau ordu.
- Irailaren 1ean eta 2an, 11:00etatik 13:00etara.
- Googleko dokumentuak. Sortu zure testuak hodeian
- Lau ordu.
- Irailaren 15an eta 316an, 11:00etatik 13:00etara.
- Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago
- Lau ordu.
- Irailaren 22an eta 23an, 11:00etatik 13:00etara.
-Google Drive. Bildu eta partekatu zure artxiboak
- Lau ordu.
- Irailaren 24an eta 25ean, 11:00etatik 13:00etara.
-Google Calendar. Zure denboraren kudeaketa hobetu
- Bi ordu.
- Irailaren 26an, 11:00etatik 13:00etara.
-Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
- Zortzi ordu.
- Irailaren 1etik 4ra, 18:00etatik 20:00etara.
-Ikasi online banka modu erraz eta seguruan erabiltzen
- Zortzi ordu.
- Irailaren 9tik 12ra, 18:00etatik 20:00etara.
Izena emateko
KZgunea abuztuan itxita dagoenez, ikastaroetan izena eman nahi duten herritarrek ezingo dute bertan egin; hala ere, KZgunearen webgunean egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete: