Ekoetxean bi ikastaro zituzten prestatuta astebururako, baina izen-emate kopuruak tarteko, bakarra egin dute. Gaur, igandez, gauzatu dute tailerra, Hitz egiten duten oihalak lelopean, eta hainbat lagun elkartu dira Egibar baserrian, Zorione Mendezek gidatutako saioaren aitzakian. Hain zuzen ere, oihaletan josten aritu dira hara joandako herritarrak.
Atzoko tailerra, Baratzetik lapikora izenekoa, berriz, bertan behera utzi zuten, herritar gutxik eman zutelako izena.
(Argazkiak: utzitakoak)