Anbulatorioko leiho bat erortzeko arriskuan zela esanez abisua jaso dute udaltzainek gaur eguerdian, eta istripuren bat gertatzea saihestearren, suhiltzaileekin batera bertaratu dira arazoa lehenbailehen konpontzera. Suhiltzaileak izan dira garabiaren laguntzarekin leihoa kendu dutenak. Udaltzaingoak Gukari baieztatu dionez, inork ez du minik hartu.