Ostiraean jokatuko dituzte plazan Azpeitiko Gaztetxeak antolatu duen futbito txapelketako finaleko partidak, 20:00etan hasita.
Astelehen eta asteartean jokatu zituzten futbito txapelketako finalaurrekoak, eta Beti Gazte nahiz Txapai Fuola taldeak sailkatu ziren ligako finalera, eta Ende Gelande eta Kebapeko Durume, berriz, kopakora. 20:00etan Kopako finala jokatuko dute, eta 21:00etan, berriz, Ligako finala.
Txapelketa amaitu ostean, parrillada egingo dute plazan.