Beñat Arratibel futbolariak (Azpeitia, 2004) Amorebieta futbol taldean jokatuko du 2027. urtera arte. Aitor Zulaika entrenatzaile azpeitiarraren aginduetara ariko da datorren denboraldian Espainiako Bigarren RFEF Mailan; izan ere, Amorebietak duela aste gutxi egin du ofizial azpeitiarraren fitxaketa ere.
Arratibel erdiko atzelaria da eta Azpeitiko Lagun Onak futbol taldean aritu da azken bi denboraldietan; aurrez, ordea, Realaren harrobian jokatu zuen hark, haurren lehen urtean hasi eta gazte mailara artekoa. Azken bi urteetan Espainiako Hirugarren Mailan jokatu du Arratibelek; iaz, esaterako, 28 partida jokatu zituen 34 jardunalditan, horietan guztietan hasierako hamaikakoan parte hartuz.