Mendizaleak jatetxeak Gastronomika Talent sarietako bat jaso du

Nerea Uranga 2025ko uzt. 16a, 18:22

Julen Berrondo eta Nahia Plazaola Gastronomika Talent saria jasotzen. (SSG)

Jatetxe jasangarriaren saria lortu dute, eta gaur jaso dute garaikurra Donostiako Maria Cristina hotelean egindako sari banaketa ekitaldian.

Gipuzkoako gastronomian aritzen diren belaunaldi berriak saritzea helburu duten Gastronomika Talent sariak banatu dituzte gaur Donostiako Maria Cristina hotelean. Jatetxe jasangarriaren sarietarako hautagaien artean zegoen Azpeitiko Mendizaliek jatetxea, eta hari eman diote saria. Garaikurra Nahia Plazaola eta Julen Berrondo Mendizaliek jatetxeko jabeek jaso dute.

Gastronomika Talent sarietako aurtengo epaimahaia Elena Arzak, Martin Berasategi eta David de Jorge sukaldariek osatu dute, Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritzako presidentearekin, Basque Culinary Centerreko zuzendaritza kide Idoia Callejarekin nahiz Guille Viglione gastronomoarekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide