Haujijijai batzordeak prest du dagoeneko umeen eta gaztetxoen Egun Arroxarako egitaraua. Udalak antolatutako Umeen Egunarekin bat eginik, uztailaren 27an, igandez, izango da aurten gaztetxoei zuzendutako eguna, eta azken urteetako moduan, bazkaria, jolasak eta kalejira egingo dituzte.
Gaur eta bihar eman ahal izango da Umeen Egun Arroxarako izena. Plazan jarriko dute horretarako mahaia, 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. Bi egunetan ordutegi berberean egongo da izena emateko aukera. Bost euro ordaindu beharko da egun horretan parte hartzeko, eta hala egiten dutenek Marea Arroxaren kamiseta eskuratuko dute –hilaren 27an banatuko dituzte–.
Honako hau da Haujijijaik hilaren 27rako prestatu duen egitaraua:
13:30. Harrera. HH 4. mailako eta 5. mailako umeak plazako eskaileretan elkartuko dira; LH 1eko eta 2koak, Done Jakue kaleko parkean; LH 3koak eta 4koak Frontoi Txikian; eta LH 5eko eta 6koak Iturritxiki ludotekaren aurrean.
14:30. Bazkaria.
15:30. Jolasak.
17:00. Kalejira.
17:30. Amaiera. Plazan elkartuko dira umeak eta haien arduradunak.