Garabi kamioi bat bateriarik gabe geratu da Loiolako Inazio hiribidean, Esklabetako elizaren parean, ez aurrera eta ez atzera. Errepidean arazoak eragin ditu matxurak, eta Azkoitirako noranzkoan ilara luzeak sortu dira. Ertzaintza aritu da trafikoa bideratzen; errepidea moztu dute eta Sanjuandegi auzotik nahiz Iñaki Azpiazu kaletik bideratu dituzte ibilgailuak.