Hondarrezko eskultura tailerra egiten ari dira plazan

Ihintza Elustondo 2025eko uztailaren 18a

Andoni Bastarrikak gidatuta, hondarrezko eskultura tailerra egiten ari dira gaur. Arratsaldean ere izango da saioan parte hartzeko aukera, 16:00etatik 19:00etara.

Hondarrezko eskultura tailerra egiten ari dira gaur, ostiralez, Azpeitiko plazan. Andoni Bastarrika ari da ikastaroa gidatzen, eta hainbat haur animatu dira parte hartzera. Goizean, 11:00etatik 13:30era egingo dute tailerra, eta arratsaldean ere izango du jarraipena saioak. Hain zuzen ere, animatzen diren herritarrek 16:00etatik 19:00etara izango dute ikastaroan parte hartzeko aukera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide