Sanagustin kulturgunean izango da Udako Musika Printzak egitasmoko azken kontzertua

Ihintza Elustondo 2025ko uzt. 18a, 12:07

Udako Musika Printzak zikloaren atzoko saioa, Enparan Dorretxearen atzeko aldean. (Mireia Galarza Bastida)

Mucalinda hirukoteak eskainiko du gaur, 21:00etan, emanaldia. Berez, Enparan Dorretxearen atzeko aldean ziren kontzertua ematekoak, baina eguraldi iragarpen kaskarra tarteko, kokalekua aldatu dute.

Gaur amaituko da Udako Musika Printzak zikloa, hirugarren eta azken kontzertuarekin. Berez, atzo arratsaldeko leku berean ziren eskaintzekoak emanaldia, Enparan Dorretxearen atzeko aldean, baina eguraldi iragarpen kaskarra dela eta, Sanagustin kulturgunean egingo dute. Kontzertuan, Mucalinda hirukotea izango da protagonista, 21:00etan hasita. Zehazki, flamenko fusioa jorratzen dute Daniel Ayala eta Igor Iturria gitarristek eta Alvaro Urbano perkusionistak, eta Azpeitian izango dira udako gau batez musika printzak eskaintzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide