Asteazkenean egingo dute uztaileko odol ateraldia

Mailo Oiarzabal 2025ko uzt. 19a, 08:25

(Argazkia: Euskalerria Irratia)

16:30etik 20:30era eman ahalko da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Aurrez txanda hartu behar da derrigor, Interneten edo telefonoz.

Datorren asteazkenean, uztailaren 23an, egingo du hileko ohiko odol ateraldia Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak.

16:30etik 20:30era eman ahalko da odola Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko lokalean. Aurrez txanda hartu behar da derrigor, Interneten Gotatanta.org webgunean edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute beste behin odol emaileen odezkaritzakoek; udan, oporrak direla-eta odola jende gutxiagok ematen duela diote, baina beharrak ez direla gutxitzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide