Espainiako Auzitegi Gorenak EAEko Udal Legearen dekretutik baliogabetutako artikulu gehienak atzera bota ondoren, VOXen helegitea berretsita, UEMAk epaia salatzeko eta euskararentzat justizia eskatzeko deia egin zuen herenegun, udalerri euskaldunetan gaur eguerdirako elkarretaratzeak deituta. Azpeitian ehunka herritar batu dira eguerdian egindako protestan, Euskarari erasorik ez lelo zuen pankartaren atzean.
Elkarretaratzera batu diren herritarrekin batera, hainbat eragiletako ordezkariak ere elkartu dira protestara, hala nola Azpeitiko Udaleko ordezkariak, EH Bilduren eta EAJren udal ordezkariak eta Zaparraie euskara elkartekoak. Azken epaia salatzeko kartelak ere erakutsi dituzte konzentrazioan bildutakoek.