250 kilometroko ibilbidea hasi aurretik, Maykel del Cid zenaren oroimenezko Auto Klasikoen XXII. Rallyko parte hartzaileek beren autoak erakusgai izan dituzte Azpeitiko epaitegiaren aurrean.
Behin egiaztapenak eginda, 11:00etan irten dute 25 urtetik gorako autoek. Gipuzkoako eta Nafarroako errepideetan barrena ibili ondoren, 20:00 aldera iritsiko dira auto klasikoak irteera tokira.