Ipuin baten bitartez saguzarren sekretuak deskubritu dituzte Ekoetxean

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 20a, 18:17

Maite Franco narratzailearen eskutik, saguzarrei buruzko ipuin kontaketaz gozatu dute hainbat haurrek Ekoetxean. 

Ugaztun hegalarien kondairak izeneko ipuin kontaketa egin dute gaur, igandea, Ekoetxean. Hainbat familia izan dira Maite Francok kontatu duen ipuina adi-adi entzuten.

Ipuinaren bitartez, Ekoetxeara agertu diren haur eta helduek biodibertsitatea era hezitzaile eta dibertigarrian ezagutzeko aukera izan dute eta, zehazki, saguzarrei buruzko ezaugarrien inguruan ikasi dute. 

Maite Franco narratzaileak saguzarren garrantzia nabarmendu du gaurko saioan, ezinbestekoak baitira, besteak beste, izurriteen kontrolerako. 

Ipuin kontaketaren ostean, familiek eskulan tailer batean parte hartu dute. Oihal txikietatik abiatuta saguzarrak sortu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide