Azpeitiko zezen plazak moto kros erakustaldia hartu du lehenengoz

Urtzi Oteiza

Lehenbiziko aldiz, freestyle modalitateko moto kros ikuskizuna hartu zuen atzo iluntzean Azpeitiko zezen plazak. Hiru pilotu aritu ziren plazan saltoak eta akrobaziak egiten.

Azpeitiko zezen plazak moto kros erakustaldia hartu zuen lehenengoz atzo iluntzean, eta kirol horrek herritarren artean interesa pizten duen zalantzarik ez dago, jendez bete baitzen plaza.

Musikak eta argiztapenak lagundu zuen freestyle modalitateko moto kros ikuskizuna. Hiru pilotu aritu ziren bi orduz hondarrean, motoekin hamar metro inguruko saltoak eta akrobaziak eginez.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide