Meza eta hamaiketakoa egingo dituzte bihar Madalenan

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 21a, 10:23

Madalenako baseliza.

11:00etan hasita, elizkizuna gidatuko du Joxe Eguzkitza erretoreak. Ondoren, hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute herritarrek. 10:00etan, baselizan bisita gidatua eskainiko du Urola Turismok.

Bihar, Madalena eguna izanik, meza eta hamaiketakoa egingo dituzte Madalena auzoko baselizan. 11:00etan hasita, elizkizuna gidatuko du Joxe Eguzkitza erretoreak. Ondoren, goiza borobiltzeko, hamaiketakoaz gozatu ahal izango dute hara joaten direnek.

Gainera, Urola Turismok antolatuta, bisita gidatua ere egingo dute baselizan. Magdalenako ospitalea izenburupean egingo dute bisita, gidari batek euskaraz emango dituen azalpenekin lagunduta, 10:00etan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide