Palestinako minak eta oihartzunak barreiatu zituzten atzo eguerdian Sanagustin kulturgunean Apoa poesia irakurle taldeko kideek.
Mohammed el-Kurd idazle palestinarraren Rifqa liburuko testuak irakurri zituzten Apoan elkartzen diren hainbat herritarrek kulturguneko oholtza txikian, 12:00etan hasita, eta adi jarraitu zuten emanaldia haiek entzuteko elkartu ziren herritarrek.
(Argazkiak: Nerea Uranga)