Munoaundiko Burdin Aroko herri harresitua ezagutzeko aukera izango da asteazkenean, bisita gidatua egingo dute-eta hara etzi, Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta. Bisitan parte hartu nahi dutenek ez dute aurrez izena eman beharrik izango; 11:00etarako Azkoitiko Altamira auzoan dagoen Abaraxka aterpetxearen atarira hurbiltzea nahikoa izango da.
Udalak azaldu duenez, aterpetxetik Munoaundira ordu erdi inguruko "ibilbide erraza" dago, eta beraz, aztarnategira arteko bidea oinez egitea da asmoa. Dena den, erakundeak jakinarazi du norbaitek oinez ibiltzeko arazorik izango balu, ibilgailu bat jarriko zaiola ari. Bisita gidatua euskaraz eta gazteleraz eskainiko dute.