Hitzaldi musikatua antolatu du Urolakoen Nafar Zuzterrakek biharko

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 28a, 08:00

Xabier Irujok, Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak eskainiko dute saioa.

Xabier Irujok Genozidioa. Krimenen krimena: lehen eta orain izenburupean eskainiko du solasaldia, eta Garikoitz Mendizabalek eta Aitor Furundarenak jarriko diote musika haren hitzei. 19:00etarako jarri dute hitzordua, Sanagustinen.

Urolakoen Nafar Zuzterrakek solasaldi berezia antolatu du biharko, asteartea. Xabier Irujok Genozidioa. Krimenen krimena: lehen eta orain izenburupean eskainiko du hitzaldia, musikaz lagunduta. Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundaren akordeoi jotzaileak jarriko die musika Irujoren hitzei. Bi ordu bueltako hitzordua izango da 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean egingo dutena.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide