Gaur, uztailak 22, Madalena eguna da, eta beste urte batez, Madalena auzuneko baseliza bete dute herritarrek. COVID-19aren pandemiak eten egin zituen Madalena eguneko ospakizunak, baina auzoko bizilagunek usadioa berpiztu zuten iaz.
Joxe Eguzkitza erretoreak gidatu duen elizkizuna entzutera hurbildu da hainbat lagun. 11:00etan hasi dute meza, eta organoa jotzen aritu da Ignacio Arakistain musikaria. Bitartean, baselizaren atarian hamaiketakoa prestatzen aritu dira auzotar batzuk, eta meza amaitzean mokadutxoaz gozatzeko aukera izan dute herritarrek.