Munoaundiko aztarnategia ezagutzeko probestu dute goiza hainbat lagunek

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 23a, 12:57

Bisitan parte hartu duten lagunak, gaur, Munoaundin. (Udala)

Azkoitiko eta Azpeitiko udalek, aldundiak eta Aranzadi elkarlanean antolatutako bisitan parte hartu dute hainbat lagunek. Zientzia elkarteko ordezkarien azalpenak entzun dituzte horiek guztien Munoaundin.

Munoaundiko Burdin Aroko herri harresitua ezagutu dute gaur, asteazkena, hainbat herritarrek. Azkoitiko eta Azpeitiko udalek, aldundiak eta Aranzadi zientzia elkarteak antolatuta egin dute bisita gidatua gaur hara. Euria medio, talde txikia osatu da bisitarako, baina interesak piztuta, sei bat lagun hurbildu dira 11:00etarako Abaraxka aterpetxera. Oinez egin dute Munoaundira arteko bidea, eta han aztarnategiari lotutako azalpenak entzuteko aukera izan dute guztiek Aranzadikoen eskutik. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide