Harrera instituzionala egin diete uda Gipuzkoan pasatzera etorri diren Ukrainako eta Saharako haurrei

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 24a, 12:43

Instituzioetako ordezkariak, Saharako eta Ukrainako haurrak nahiz harrera familiak, Azpeitian. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Udako hilabetean Gipuzkoan igaroko dituzten Saharako eta Txernobilgo haurrek harrera instituzionala jaso dute Azpeitian. Bertan izan dira Azahara Dominguez foru diputatua, Libe Otegi aldundiko Turismoko zuzendaria eta Nagore Alkorta alkateak.

Gipuzkoako Foru Aldundiko nahiz Azpeitiko Udaleko ordezkariek harrera egin diete Azpeitian udako hilabeteak pasatzera Gipuzkoara etorri diren Saharako eta Txernobilgo (Ukraina) haurrei nahiz beraien etxeetan hartu dituzten familiei. 

Azahara Dominguez Mugikortasun, Turismo eta Lurralde Antolaketako diputatuak, Libe Otegi Turismo departamentuko zuzendariak eta Nagore Alkorta alkateak ongi-etorria eman diete haur ukrainarrei eta sahararrei.

Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoaren instalazioak ezagutzeko aukera izan dute haurrek, eta Azpeitiko eta Lasaoko geltokiak lotzen dituen lurrun trenean ibili dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide