Bihar gauean reggae doinuak iritsiko dira Orkatzera

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 25a, 10:08

Orkatz kultur elkartea. (Kris Fernandez)

Puppa Yharno eta Little Martin Selektah musikariek kontzertu bana eskainiko dute bihar gauean Orkatz kultur elkartean.

Bihar gauean, 23:00etatik aurrera, reggae doinuek hartuko dute Orkatz kultur elkartea. Jamaikako musika ekarriko du Puppa Yharno artistak eta DJ lanak egingo ditu Little Martin Selektah-k.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide