Aitor Zubizarreta eta Iñigo Segurola dira Lagun Onakeko emakumeen lehen taldeko entrenatzaile berriak. Azpeitiko futbol klubak sareetan jakinarazi du bi entrenatzaile azpeitiar horiek zuzenduko dutela taldea datorren denboraldian. Zubizarreta, besteak beste, gizonen lehen taldeko entrenatzailea ere izandakoa da, eta harrobiko taldeetan aritutakoa Segurola. Zubizarretak eta Segurolak Miren Arrondo azken entrenatzaileak utzitako hutsunea beteko dute Lagun Onakeko aulkian.