Jone Arriaran eta German Aranburu, Gipuzkoako txapeldun

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 28a, 11:27

Jone Arriaran eta German Aranburu Errenteriako txapelketan dantzan. (Utzitakoa)

Joan zen ostegunean Errenterian jokatutako Gipuzkoako Dantza Suelto Txapelketa irabazi zuten Luix Beltza dantza eskolako kideek. Lorpenei dagokienez, uda paregabea ari da izaten bi dantzarientzat.

Joan zen ostegunean, hilaren 24an, Gipuzkoako Dantza Solte Txapelketa izan zen Errenterian, eta Jone Arriaran eta German Aranburu azpeitiarrak nagusitu ziren. Epaimahaiak hala erabakita, Luix Beltza dantza eskolako kideentzako izan ziren Gipuzkoako txapela, zapia eta garaikurra. Beste hainbat dantzari azpeitiarrek ere parte hartu zuten lehian.

Lorpenei dagokienez, uda paregabea ari da izaten Arriaranentzat eta Aranbururentzat. Izan ere, Hernaniko sanjoanetan, Zumarragako santaisabeletan eta Zalduko jaietan ere irabazi dituzte txapelketak dantzari azpeitiarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide