Hondakin komertzialak biltzeko ordutegian aldaketak izango dira festetan eta abuztuan

Aitziber Arzallus 2025eko uztailaren 29a

Hondakin komertzialaren bi zaborrontzi, plazan. (Guka)

Alde batetik, festak bukatu bitarteko ordutegia jakinarazi du Urola Erdiko Mankomunitateak; eta bestetik, abuztuaren 4tik 30era artekoa.

Saninazioak direla eta, datozen egunetan hondakin komertzialen bilketa ordutegian aldaketak iragarri ditu Urola Erdiko Mankomunitateak. Bihar –hilak 30– eta larunbatean –abuztuak 2–, 10:00etan jasoko dituzte hondakin komertzialak; eta etzi –hilak 31– eta ostiralean –abuztuak 1–, 09:00etan.  

Festak amaituta, abuztuaren 4tik 30ra bitartean, egunero 10:00etan hasiko dira hondakin komertzialak biltzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide