Urolakoen Nafar Zuzterrak taldeak Palestinari elkartasuna adierazteko antolatu zuen hitzaldi musikatuak hainbat lagun bildu zituen atzo, asteartea, Sanagustin kulturgunean.
Xabier Irujok Genozidioa. Krimenen krimena: lehen eta orain izenburuarekin solasaldia eskaini zuen, eta haren hitzartzea musikaz lagundu zuten Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena akordeoi jotzaileak.
Argazkiak: Mailo Oiarzabal