Israel gauzatzen ari den genozidioa salatzeko elkartu da hainbat lagun jaien bezperan

Maddi Txintxurreta 2025ko uzt. 30a, 11:00

Hainbat lagun elkartu ziren atzo Sanjuandegiko biribilgunean Palestinari elkartasuna adierazteko. (Mailo Oiarzabal)

Palestinari elkartasuna adierazteaz gain, Elkar-ekinek deitutako elkarretaratzean parte hartu zuten herritarrek Israeli boikota egiteko kanpainarekin bat egin zuten.

Israel palestinarren kontra gauzatzen ari den genozidioa salatu eta estatu horri boikota egiteko deia zabaldu zuten hainbat herritarrek atzo, asteartea, Sanjuandegiko biribilgunean egindako protestan.

Elkar-ekin taldeak deitu zuen elkarretaratzea, saninazio bezperan ere Palestinarekin elkartasuna zabaltzeko. Talde horrek gogoratu zuenez, Israel Gazan eragiten ari den sufrimendua "inoiz ikusi gabekoa" da, eta gaitzetsi zuen Mendebaldeko estatuek ez dutela agertu horren aurrean ezer egiteko asmorik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide