Europako Mendietan izan dira hamahiru lagun Lagun Onak mendi bazkunaren eskutik

Maddi Txintxurreta 2025ko abu. 3a, 08:00

Inoiz baino jende gutxiagok parte hartu zuen Azpeitiko mendi bazkunak urtero Europako Mendietara antolatzen duen irteeran. Lagun Onakek atseden hartuko du orain irailera arte.

Lagun Onak mendi bazkunak antolatutako irteerari esker, hamahiru lagunek Europako Mendietako ibilbideez gozatzeko aukera izan zuten uztailaren 19tik 20rako asteburuan. Azpeitiko mendizaleen elkarteak adierazi zuenez, inoiz baino jende gutxiagok parte hartu zuen urtero antolatzen duen txangoan, hala ere, guztiak gustura ibili zirela ziurtatu zuen.

Lehenengo egunean, Alivako (Kantabria) aterpera (1.670 m) iritsi zen taldea, eta erdiek handik Peña Vieja gailurrera (2.613 m) joatea erabaki zuten. Gainontzekoak, beste ibilaldi bat egin zuten, tontorrera jo gabe.

Igandean, berriz, hiru lagun animatu ziren Cruz de la Viorna (1.151 m) ingurutik ibilaldia egitera. Eguerdian San Vicente de la Barqueran bazkaldu zuten, eta handik Azpeitira egin zuten buelta.

Lagun Onak mendi bazkunak atseden hartuko du orain. Irailean itzuliko da, herrian mendizaletasuna zabaltzeko hainbat ekintzarekin.

Argazki guztiak lotura honetan ikus daitezke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide