Donostiako Klasikoa Azpeititik igaroko da bihar

Mailo Oiarzabal 2025ko abu. 1a, 14:35

Donostiako Klasikoaren pelotoia Landetan, iaz. (Mailo OIarzabal)

Ordubata pasatuta iritsiko da lasterketa Landetara eta Urrakirako bidea hartuko dute han txirrindulariek.

Saninazioak guztiz agurtu aurretik, txirrindularitzazaleek hitzordua izango dute herrian bertan bihar. Izan ere, abuztuaren 2an jokatuko dute aurten Donostiako Klasikoa, eta Azpeititik igaroko dira txirrindulariak.

Zestoatik iritsiko da lasterketa Azpeitira. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, atzerapen askorekin ez bada etortzen behintzat, 13:10 eta 13:20 artean igaroko da lasterketa burua Landetako biribilgunetik, Landeta etorbideruntz. Han, Gazteko biribilgunean, Urrakirako bidea hartuko dute txirrindulariek, Goiatzen eta Bidanian barrena Tolosara jaisteko.

Helmugatik urruti –211,4 kilometro osatu beharko dituzpe txirrindulariek, eta 80,5.ean gaindituko dute Urrakiko gailurra–, baina lasterketako lehen zailtasun nagusia izango da Urraki pelotoiarentzat; 13:24 eta 13:36 artean espero dituzte mendate gainean aurreneko txirrindulariak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide