Azken urteetan ia urtero bezala, aurten ere Azpeititik igaro da Donostiako Klasikoa. Saninazioen azken egunarekin bat egin arren, txirrindularizale ugari elkartu da Landetan zein Urrakiko maldetan, txirrindulariei baesa eta txaloak eskaintzeko.
Ihes eginda igaro da txirrindulari dozena bat herritik; pelotoia ez zuten oso urruti, baina tarte polita zuten. Urrakitik behera, Tolosara jaitsi dira txirrindulariak. Donostiako helmugan 16:45 alderako espero dituzte.