Donostiako Musika Hamabostaldiko emanaldia izango da etzi Loiolan

Julene Frantzesena 2025ko abu. 7a, 08:00

De Miguel eta Carbonell musikariak. (Musika Hamabostaldia)

Matthieu de Miguel organistak eta Louna Carbonell biolin jotzaileak eskainiko dute doako emanaldia, 20:00etan hasita, Loiolako Santutegian.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruko Organo Zikloko emanaldi bat izango da etzi, zapatua, Loiolako Santutegian. Matthieu de Miguel
organistak eta Louna Carbonell biolin jotzaileak eskainiko dute doako emanaldia, 20:00etan hasita. Hainbat konpositoreren abestiak eskainiko dituzte horiek, hala nola Bach, Kreisler eta Gounod autoreenak.

Datorren asteazkenean, berriz, Azkoitian izango da Musika Hamabostaldiko emanaldia. Martin Baker organista eta Txalkor txistulari taldea izango dira Andre Mariaren Gizakundearen Parrokian, 20:00etan hasita. Emanaldi hori ere doakoa izango da.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide