Datozen asteetan hainbat bisita gidatu eskainiko ditu Urola Turismoak

Julene Frantzesena 2025ko abu. 6a, 10:20

Hainbat lagun Azpeitiko Alde Zaharrean egindako bisita gidatu batean. (Nerea Uranga)

Azkoitiko jauregiak eta dorretxeak, Loiolako basilika eta San Inazioren jaiotetxea nahiz Azpeitiko Alde Zaharra bisitatzeko aukera izango dute herritarrek. Bisitak euskaraz nahiz gaztelaniaz izango dira, eta horietan parte hartzeko aurrez eman beharko da izena.

Urola Turismoak hainbat bisita gidatu prestatu ditu abuzturako, eta datozen egunetan eta asteetan Azkoitian, Loiolan nahiz Azpeitian eskainiko dituzte. Hain zuzen ere, Azkoitiko jauregiak eta dorretxeak, Loiolako basilika eta San Inazioren jaiotetxea nahiz Azpeitiko Alde Zaharra bisitatzeko aukera izango dute herritarrek.

Ordu eta erdiko bisitak izango dira, eta euskaraz ala gaztelaniaz eskainiko dituzte, hainbat egunetan eta ordutan. Horrez gain, Loiola gehiago izenburupean hiru orduko natur ibilbidea gauzatzeko aukera ere izango dute.

Bisita gidatuetan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute. Horretarako hainbat bide zabaldu ditu Urola Turismoak: 688 75 94 29 telefono zenbakira Whatsapp mezua bidali, 943-15 18 78 telefono zenbakira deitu edota i-loiola@urolaturismoa.eus helbide elektronikora mezua idatzi.

Bisitak doakoak izango dira, baina gutxienez lau lagunek parte hartu beharko dute egin ahal izateko. Loiolako bisiten kasuan, San Inazioren jaiotetxera sarrera norberak ordaindu beharko du; lau euro balio ditu sarrerak –jubilatuen kasuan, hiru euro–.

Honako hau da bisiten egutegia:

  • Abuztuak 7, osteguna. Loiola: basilika eta San Inazioren jaioetxea izenburupean izango da bisita, gaztelaniaz, 12:00etan Turismo Bulegoaren paretik hasita.
  • Abuztuak 9, zapatua. Azkoitia: jauregi eta dorretxe artean izenburupean izango da bisita, gaztelaniaz, 12:00etan, Azkoitiko parrokiatik abiatuta.
  • Abuztuak 10, igandea. Azkoitia: jauregi eta dorretxe artean izenburupean izango da bisita, 12:00etan, Azkoitiko parrokiatik abiatuta.
  • Abuztuak 14, osteguna. Loiola: basilika eta San Inazioren jaioetxea izenburupean izango da bisita, gaztelaniaz, 12:00etan, Turismo Bulegoaren aurretik abiatuta.
  • Abuztuak 21, osteguna. Loiola: basilika eta San Inazioren jaioetxea izenburupean izango da bisita, gaztelaniaz, 12:00etan, Turismo Bulegoaren aurretik abiatuta.
  • Abuztuak 22, ostirala. Loiola: basilika eta San Inazioren jaioetxea izenburupean izango da bisita, 12:00etan, Turismo Bulegoaren aurretik abiatuta.
  • Abuztuak 23, zapatua. Loiola gehiago izenburupean, natur ibilbidea egingo dute, 10:00etan, Turismo Bulegotik abiatuta.
  • Abuztuak 24, igandea. Loiola gehiago izenburupean, gaztelaniaz, natur ibilbidea egingo dute, 10:00etan, Turismo Bulegotik abiatuta.
  • Abuztuak 25, astelehena. Loiola: basilika eta San Inazioren jaioetxea izenburupean izango da bisita, 17:30ean, Turismo Bulegoaren aurretik abiatuta.
  • Abuztuak 28, osteguna. Loiola: basilika eta San Inazioren jaioetxea izenburupean izango da bisita, gaztelaniaz, 12:00etan, Turismo Bulegoaren aurretik abiatuta.
  • Abuztuak 30, zapatua. Azpeitiko Alde Zaharra izenburupean egingo dute bisita, gaztelaniaz, 12:00etan, plazan hasita.
  • Abuztuak 31, igandea. Azpeitiko Alde Zaharra izenburupean egingo dute bisita, 12:00etan, plazan hasita.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide