Bisita berezia jaso du Alex Txikon mendizaleak Esklabetako Mendietxe museoan: Cesar Perez de Tudela alpinista zailduarena. 86 urterekin izan da madrildarra Azpeitian, familiarekin batera, eta Txikonek erakutsi die museoa.
1960. eta 1990. urteen artean alpinismoaren gorenean ibili zen Perez de Tudela; teknikoki erreferentea izan zen, baita Espainiako alpinismoan aitzindari ere. Halaber, dibulgatzaile lanak ere egin zituen. Hain zuzen ere, telebistan hainbat lan egindakoa da, ikus-entzuleei goi mendizaletasuna ezagutarazteko xedez.