Igarako errota ezagutzeko aukera izango da igandean

Julene Frantzesena 2025ko abu. 15a, 11:28

Hainbat lagun Igarako errotan egindako bisita batean.

11:00etan eta 12:00etan zabalduko dituzte errotaren ateak, eta herritarrek doan ikusi ahal izango dute gunea. Aurrez izena eman beharko da bisitetan parte hartzeko.

Igarako errota ezagutzeko bi bisita antolatu ditu Azpeitiko Ekoetxeak iganderako. 11:00etan eta 12:00etan zabalduko dituzte errotaren ateak, eta herritarrek doan ikusi ahal izango dute gunea. Dena den, bisitan parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, honako lotura honetan.

Ordubete inguruko iraupena izango du bisita bakoitzak, eta hainbat azalpen emango dituzte Ekoetxeko kideek. Herritarrek ezagutu ahal izango dute nola funtzionatzen zuen errota horrek XVIII. mendean, eta naturaren nahiz gizakiaren arteko loturaz hausnartu ahal izango dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide