Urtero Andremari egunez egin ohi duten moduan, aizkorako Urrezko Kopa jokatu zuten atzo Donostiako Trinitate Plazan, hango Aste Nagusiaren barruan. Bost aizkolari aritu ziren buruz buruz, Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra tartean, baina ez batak eta ez besteak, garaipena Vicente otsagabiarrak (Nafarroa) eskuratu zuen beste behin, bosgarren aldiz hainz zuzen, Angel Arrospidek bere garaian jarritako marka berdinduz. Bigarren egin zuen azpeitiarrak, eta hirugarren, azkoitiarrak. Hodei Ezpeleta eta Joxean Etxeberria ere lehiatu ziren.
Egiten zuen beroa tarteko, lanak bukatzeko gorriak ikusi zituzten aizkolariek, eta sari banaketa 45 minutuz atzeratu behar izan zuten, kirolariek indarrik gabe bukatu zutelako lehia.