Eizmendi baserriak irabazi du Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa

Julene Frantzesena 2025ko abu. 17a, 15:00

Eizmendi baserriko ordezkariak. (Azkoitiko Udala)

Azkoitian izan da gaur lehia, Baserritarren eguneko egitarauaren barruan. Lau baserrik parte hartu dute txapelketan, eta Azpeitikoa nagusitu da. Gainera, Eizmendirentzat izan da behirik onenaren saria ere.

Azpeitiko Eizmendi baserriak Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa irabazi du gaur, igandez. Azkoitian ospatzen ari diren Baserritarren egunaren barruan egin dute txapelketa, Plazaberrin, eta ikusmina sortu du ekitaldiak. Halaber, Gipuzkoako txapela ez ezik, behirik onenaren saria ere Eizmendi baserriko ordezkariek jaso dute.

Plazaberrin jokatu dute lehia gaur goizean, eta lau baserrik parte hartu dute: Azpeitiko Agite eta Eizmendi, Aretxabaletako Torrena eta Orioko Longa. Horiek, guztira, 60 abelburu eraman dituzte Azkoitira. Eguerdian egin dute sari banaketa ekitaldia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide