YK Ridersek enduro martxaren bigarren edizioa prestatu du urriaren 11rako

Julene Frantzesena 2025ko abu. 18a, 08:11

Iaz jokatutako enduro probaren irteera. (Maialen Etxaniz)

Parte hartu nahi dutenek bezperara arte eman ahal izango dute izena, Internetez bidez, eta 30 euro ordaindu beharko du bakoitzak. 30 kilometroko ibilbidea izango du martxaren bigarren edizioak.

YK Ridersek bigarren enduro martxa antolatu du urriaren 11rako, eta dagoeneko zabalik dago hitzordurako izena emateko epea. Egun horren bezperara arte eman ahal izango da izena honako lotura honetan, eta pardaide bakoitzak 30 euro ordaindu beharko du.

08:30erako jarri dute zita Izarrazko Atea parkearen ondo skate parkean, eta ordu erdira, 09:00etan, ekingo diote martxari. 30 kilometroko ibilbidea osatuko dute parte hartzaileek, eta 1.100 metroko desnibela izango du martxak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide