Abuztuaren aurreneko hamabostaldian itxita egon diren hainbat udal zerbitzu berriro martxan dira gaurtik hasita.
Barruko igerilekua, astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik; igandeetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara irekiko dute. Irailaren 1etik aurrera ohiko ordutegia izango du barruko igerilekuak.
Kiroldegiko instalazioak abuztuan, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 22:00etara egongo dira zabalik. Larunbat eta igandetan, berriz, 10:00etatik 13:00etara arteko ordutegia izango dute. Irailaren 8an itzuliko da ohiko ordutegira kiroldegiko zerbitzua.
Udal liburutegia, berriz, 08:30etik 14:00etara egongo da zabalik abuztuan, astelehenetik ostiralera. Irailaren 1etik aurrera izango du ohiko ordutegia.