Igarako errota barrutik ezagutzeko aukera izan dute bisitariek

Nerea Uranga 2025ko abu. 18a, 17:48

Bi bisita egin dituzte asteburuan Loiolako Igarako errotara Azpeitiko Ekoetxeak antolatuta.

Loiolako Igarako errota barrutik ezagutzeko aukera izan zuten atzo hainbat bisitarik. Azpeitiko Ekoetxeak atzo bi bisita antolatu zituen XVIII. mendeko errotara. Ordubete inguruko bisita gidatuan, errotaren garai bateko funtzioa eta funtzionamendua jakiteko aukera izan zuten parte hartu zutenek. 

Atzoko bisitetan helduek nahiz haurrek parte hartu zuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide