Urola Turismoak antolatutako Urola, historia eta paisaia bazterrak bisita gidatuen egitasmoaren barruan bost bisita gidatu egingo dituzte Loiolan ostegunean hasi eta astelehenera bitartean. Urola Erdiko historia eta inguruneak ezagutaraztea dute helburu bisita gidatuek, "ondarea eta paisaia" balioesteko.
Ostegunean, ostiralean eta astelehenean Loiolako basilika eta San Ignazioren jaiotetxea ezagutzeko aukera izango dute bisitariek. Larunbatean eta igandean, berriz, Loiolan natur ibilbidea egingo dute, santutegiaren inguruko zuhaitzak eta ingurunea ezagutzeko.
Bisita gidatu guztietarako izango da ezinbestekoa izena aurrez ematea; gutxienez lau laguneko taldea osatu beharko da, bisitak egin ahal izateko. Bisita guztiak doan dira, baina Loiolako bisitetan, San Ignazioren etxeko sarrera –4 euro, jubilatuentzat 3– bisitari bakoitzak ordaindu beharko du, hori bai, ezinbestekoa izango dute Loiolako turismo bulegoan izena ematea, hiru bide hauetako bat erabilita:
- Loiolako turismo bulegoan bertan (Santutegi aurrean), aurrez aurre.
- Bulegoko 943-15 18 78 telefono zenbakira deituta.
- 688 75 94 29 telefono zenbakira Whatsappez mezua idatzita.
- i-loiola@urolaturismoa.eus helbidera idatzita.
Ostegunetik asteleherako bisitak eta ordutegiak:
- Abuztuak 21, osteguna. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. 12:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Gaztelaniaz.
- Abuztuak 22, ostirala. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. 12:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Euskaraz.
- Abuztuak 23, larunbata. Loiola gehiago: natur ibilbidea. 10:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Euskaraz.
- Abuztuak 24, igandea. Loiola gehiago: natur ibilbidea. 10:00etan Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Gaztelaniaz.
- Abuztuak 25, astelehena. Loiola: basilika eta San Ignazioren jaiotetxea. 17:30ean Loiolako turismo bulego aurretik irtenda. Euskaraz.