Irailaren 2an, asteartez, hasiko du ikasturte berria Kodaore judo taldeak. Judoko saioak astearteetan eta ostegunetan egingo dituzte Azpeitiko kiroldegian.
5 urtetik gorakoek parte hartu ahalko dute saioetan, eta adinaren arabera ondorengo ordutegiak izango dira: 17:30etik 18:30era, 5 eta 7 urte arteko haurrak; 18.30etik 19:30era, 8 eta 12 urte arteko haurrak; eta, 19:30etik 21:00etara, 12 urtetik gorakoak.
Bateren batek zalantzarik izango balu honako telefono zenbakira dei dezake: 625 70 87 85.